

Taldeok egiten ditugun ihardueretatik garrantzitsuena bai bere nortasunagatik eta baita bere iraupenagatik kanpaldia da. 15 egun irauten duen kanpaldian neska-mutilak eta monitoreak ingurugiro naturalean elkarrekin bizi eta hazten dira.

Eskaut talde bateko kanpaldi baten nortasun zeinua hau garatzen den ingurunea da: hau da natura. Ingurune honek bai monitoreen eta bai umeen hazkundea eta heziketa errazten du.
15 egun igaro egiten dute kanpai denda lo egiten,bertan telebista,irratia eta kotxeen zarata ez dagoelarik, baina badago suaren inguruko abestiak,txorien kantuak eta Jainkoarekin elkaraurkitzea.
Neska-mutikoak dira benetako protagonistak, beraiek jolastu egiten dute, aurkitu eta bizi… Guzti hau eta askoz gehiago da ESKAUT KANPALDI BAT.