

Baina zoriontasuna eskuratzeko erarik eraginkorrena besteei poza ematea da. Saia zaitezte mundu hau hartu zenuten baino hobeto uzten. Horrela, heriotza hurbiltzean, pozik hilko zarete, denbora ez zenutela galdu eta hoberena egiteko ahaleginak egin zenituztela pentsatuz.
Prest egon beti, zoriontasunean bizi eta hiltzeko. Eskaut agintzariarekin beti zintzo izan zaitezte, zuen prozedura bukatu ondoren ere bai. Hau guztia horrela izateko jaso ezazue Jainkoaren laguntza.
"Nire bizitza oso pozgarria izan da, eta zuetariko bakoitzena horrela izatea ere gustoko nuke. Jaingoikoak mundu honetara zoriontsuak izateko eta bizitzaz gozatzeko menpekotasuna ere, zoriontasuna sortzen dutenak. Txiki.txikitatik indartsu eta osasuntsu izaten saiatzen bazarete, gero, helduak izatean, besteentzako lagungarriak izango zarete, horrela zoriontasunera ailegatuz.
Naturarekiko harremanak Jainkoak mundu hau gauza politez eta ederrez gainezkatu dituela erakutsiko dizue, gozatu ditzazuen. Daukazunarekin konformatu eta horri ahalik eta etekin gehien atera. Beti gauzen alde onak eta ez txarrak ikusi.