Euskalerriko Eskautak Bizkaia: Astialdian egiten duen lan hezitzailearen bidez, eskaut metodologiaren bidez, elkartea eratzen duten 41 taldean eguneroko lanarekin, Euskal Herriko herri eta auzoen hobetzea helburu duen, irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak, 1956. urtetik hona, 8 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteekin modu eraginkor eta erakargarri batean garatzen du bere lan hezitzailea. Momentu honetan 2.800 ume eta gazte baino gehiago, gehi 500 bat arduradunek gure taldean garapena posiblea izatea egiten dute.

Errealitatearen irakurketa fededun batetik abiatuz, kido guztien partzidetzaren bidez, gizarte zuzenago eta elkarlaguntzaileago bat lortzen da gure erronka.

 

Hirian, herrian, auzoan, eta batez ere naturan, eskaut taldearen egunerokoa jolasa, etengabeko aurkikuntza, norbere kudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da.

Taldeko bizitzan barneraturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da. Guzti honetarako Euskalerriko Eskautak Bizkaiak pertsona arduratsuak ditu, eguneroko konpromezua eta arduretatik abiatuz, taldean lan hezitzailea aurrea eramango duten begirale prestatuak, hezituak eta tituludunak.

Eguneroko eta asteburuko irteerak, kanpaldiak, Olentzeroa, ihauteriak, antzerki jaialdiak, jolasak auzoan, tailerrak, kirola... eskaut talde batean egiten diren ekintzetako bakar batzuk dira.

Zugandik gertu dagoen eskaut talde bat: auzoan, herrian, parrokian...

Non gaude?

Tfnoa: 94 479 59 89 ------ Faxa: 94 416 97 98

Plaza Barria, 4 - 3.pisua - Bilbo (48005)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Posta elektronikoa : eeb@barrian.net